Ikusi 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren kartel ofiziala

Por -

funandserious

Jorge Stoilov Villoslada da 2014, urteko Fun & Serious Game Festival 2014 jaialdiaren “Gentlepad” kartel ofizialaren egilea. Lanbidez, telekomunikazioetako ingeniaria, eta, afizioz, diseinatzaile grafikoa, bideo-jokoen jaialdiak laugarren edizioaren irudia aukeratzeko antolatu duen lehiaketaren irabazlea izan da.

Honen moduko diseinu bat sortzeko, hainbat zirriborro egiten ditugu aurretik, eta jaialdiaren izaerarekin hoberen bat etor daitekeena ikusten joaten gara. Bideo-jokoei buruzkoa zenez errazagoa izan da, nik gustukoak ditudalako”, azaldu du Jorge Stoilov, eta pozik agertu da irabazlea izatearekin. “Ustekabea izan da, izan ere, jende asko dago arlo honetan lan egiten, eta sinestezina izan da ni aukeratzea. Horrez gain, beste kartelak ikusi ditut eta oso maila ona dago gainerako finalisten artean”.

Dagoeneko F&S jaialdiaren tradizioa da urte bakoitzaren kartela aukeratzeko lehiaketa baterako deialdia egitea. Aurten 300 kartel baino gehiago aurkeztu dira, beraz, lehiaketaren ekimen hau arrakastatsu bihurtu da.

Fun & Serious Game Festival‘ ekitaldiaren laugarren edizioa azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da aurten, eta aurreko urteetan bezala, bideo-jokorik onenak saritzea du helburu, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.

Fun&Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Horrez gain, Bilbon egoitza duen Digipen amerikar unibertsitatearen aholkularitza estrategikoa, eta Virtualware konpainiaren eta Espainiako Bideo-jokoen Elkartearen (AEVI), RTVEren eta EITBren laguntza ere jasotzen du.

Informazio gehiago nahi baduzue, jaialdiaren web-orrira sar zaitezkete:
http://www.funandseriousgamefestival.com

EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Comentarios cerrados.