Bilboko Udalak Gazte Lonjak aplikazioa aurkeztu du

Por -

Gazte lonjak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gazte Lonjak aplikazio mugikorraren bitartez kanpaina berri bat abiarazi du. Kanpaina honek lonjen eta komunitateen arteko bizikidetza hobetzeko helburua dauka.

Hiru atal planteatu dira kanpainarako: jarrera edo praktika onak, trainer eta egia edo gezurra. Lehenengoak, lonjen erabiltzaileek eta baita jabeek ere martxan jarritako praktika onak jasotzen ditu.

Praktika hauek Gazte-Lonjak zerbitzua martxan jarri zenetik jasotako hainbat testigantzetatik bildu dira. Kontuan hartu diren aspektuak hurrengo hauek izan dira: lonjaren kokapenari garrantzia ematea alokatu aurretik, lonjaren azpiegitura, lonjaren historikoa, hau da, aurreko errentariak, lonjako antolakuntza mekanismo ezberdinak (kuadrillen batzarrak, iragarki-taula) edo komunitateen batzarretan parte hartzea.

Bigarren atalak, Trainer-ari egiten dio erreferentzia, lonja erabiltzen duen pertsona mota identifikatzeko test-a da. Testa erantzunda, auzokideen eta jabeen artean bizikidetza kudeatzeko hainbat estilo ezberdindu ahal dira: lonja iheskorra, konprometitua eta lehiakorra.

Hirugarren eta azken atala, egia edo faltsua-rena izango litzateke. Atal honek, modu dibertigarrian, hiri-legendekin bukatzeko helburua dauka. (adibidez, arrautz-ontziek zarata murrizten dutela)

Bizikidetzaren inguruko praktika onei buruzko txapelketa Kanpaina honekin lotuta, txapelketa berri bat jarriko da martxan. Txapelketa honen bitartez, lonjek bizikidetzaren inguruko praktika onak erakusten dituzten argazkiak igo beharko dituzte App-ra. Helburua, lonjen eta komunitateen arteko harremanak hobetzeaz gain, auzokideak molestatzen ez dituzten jarrerak baloratzea da.

Argazkiak aurkezteko epea, gaur hasten da eta apirilaren 19an bukatuko da gaueko 24.00etan. Aurkeztutako argazki guztien zozketa publikoa izango da eta apirilaren 23an egingo da Bilborocken, eguerdiko 13.00etan. Sei sari-sorta egongo dira aukeratzeko: irudi pack-a, etxetresna elektriko pack-a, brikolaje pack-a, kirol pack-a, altzairu pack-a eta aisi pack-a. Guztiak gazteen lonjak hobetzeko eta beraiekin gozatzeko pentsatutako sariak dira.

Gazteei zuzendutako “Know How” APP dinamiko bat, lonjen kudeaketaren inguruko zalantzei erantzuteko Horrela, aplikazio mugikorra, administrazioarekin, legeekin, segurtasunarekin, bizikidetzarekin edo osasunarekin erlazionatuta dauden eta lonja bat duten gazteen artean ardura eta jakin-mina sor ditzaketen gaiak kontsultatzeko eta horiei buruzko orientazioa emateko tresna bilakatzen da.

App-a Euskaraz eta Gaztelaniaz eskuragarri dago Android sistemaren
Storeean [Google Play], eta laster iOs sistemaren App Storean ere. baita Web Mugikorrerako erabilgarri ere www.bilbao.net/gaztelonjak helbidean.

Hari gidari gisa bizikidetzaren eta segurtasunaren hobekuntza duten bost atal ditu: gomendioak, lonjometroa, kanpainak, lonjen arteko lehiaketa eta harremanak.

Gomendioak atalean zer eta nola erakusten da, hau da, Zer izan behar du nire lonjak? eta garrantzitsuena, Nola egin behar dut? Norengana jo behar dut? App-tik gazteek mota guztietako gomendioak kontsultatu ahal izango dituzte, administrazioarekin, legeekin, segurtasunarekin, osasunarekin edo bizikidetzarekin erlazionatutakoak, besteak beste. Horren adibideak, erantzukizun zibileko aseguruak non eskatu behar diren edo zein motatako alokairu kontratua izan behar duten, lokalak izan dezakeen altuera edo zenbat jende sar daitekeen… izan daitezke. Informazioa era zehatzean bideratzen du, zailtasunak errazteko.

Bigarren atala Lonjometroa da, Bilbon lonjak dituzten gazteek euren lonjen bizigarritasun, elkarbizitza, osasun eta segurtasun mailako kalitatea balora dezaten. Tresna dibertigarria da, eta hobetu beharreko oinarrizko alderdiak erakusten dizkie gazteei.

Webgunetik Kanpainak izeneko hirugarren atalera ere sartu ahal izango da. Atal hori une bakoitzean argitaratuz joango da, hainbat gai zabal lantzeko. Horrela, hiru hilabetez behin kanpaina bereziak argitaratuko dira. Aplikazioak “Ahalduneitor” bat ere izango du, eta bertan, bideoen bitartez, su-itzalgailu bat zelan erabili eta sutea gertatuz gero zer egin ikasiko dute. “Egia edo Faltsua” izeneko testa ere izango dute, uste okerrak baztertzeko.

EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Comentarios cerrados.