Entradas Relacionadas
- Irontec lanza Soka, una app para difundir las danzas vascas
- Erle Robotics logra 200.000 euros en su primera ronda de financiación
- El juego Dynasty Feud de Kaia Studios mejor videojuego vasco en AzPlay 2016
- Nuevo edificio de IK4-CIDETEC para investigación industrial
- Wattio presentará sus prototipos de domótica en el IoT Solutions Congress
UPV/EHUk Horizonte 2015 plataforman hartu du parte, web orri horrek pertsonen iritziak alderdi politiko nagusien jarrerekin konparatzeko aukera ematen du.
Horizonte 2015 gailuak 45 galdera ditu, hain zuzen, ekonomiaz, gizarteaz, Konstituzioaz eta nazioarteko gaiez. Erantzunak gazteleraz, euskaraz, galegoz eta katalanez izan ahal dira. Erantzun ondoren, web orriak grafiko bat eskaintzen du, non adierazitako lehentasunek alderdi politikoen jarrerekin duten antza erakusten den. Galdetegia egin duten ikertzaileak unibertsitate hauetakoak dira: Pablo de Olavide Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Zürich-ko Unibertsitatea eta Cyprus University of Technology zentroa. Halaber, Instituto Complutense de Estudios Internacionales eta ‘Grupo Democracia y Autonomía. Sociedad y Política’ ikertaldeek ere hartu dute parte.
Hauteskudeei buruzko horrelako aplikazioak (Voting Advice Application: VAA) 90. hamarkadan hasi ziren erabiltzen, paperezko euskarrian, hain zuzen. Internet heldu ostean, plataforma horiek jendarteratzen dira, batez ere Europako iparraldean. «Holanda, Belgika, Alemania edo Suitza bezalako herrialdeetan hautesleriaren zati handi batek tresna hauek kontsultatzen ditu hauteskunde-kanpainan, eta, kasu batzuetan hautesleen % 40k erabiltzen ditu aplikazio hauek», adierazi du Jonatan Garciak kertzaile hori UPV/EHUko politologoa da eta Horizonte 2015aren garapenean parte hartu du. Espainian, lehenengo esperientzia Galizian, Euskadin eta Katalunian egin zen, 2012ko hauteskunde-autonomiakoetan. Bi urte geroago, 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, 300.000 pertsonak hartu zuten parte.
Comentarios cerrados.